Andoain (Gipuzkoa)

Andoaingoa, euskara garbia

Andoaingoa, euskara garbia <p>Euskara non hasten den aldatzen: Tolosa aldean, Goierrin. Doinua Zumaia aldean desberdina, Hondarribia eta Irun aldean ere bai. Andoaingoa euskara garbia da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-024-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskara non hasten den aldatzen: Tolosa aldean, Goierrin. Doinua Zumaia aldean desberdina, Hondarribia eta Irun aldean ere bai. Andoaingoa euskara garbia da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemendikan kanpoa ateatzen danian norbaite, Andoaindik, Tolosa aldea eo, Hernani aldea eo, nabaritzen al da euskera diferentia?
- Tolosan, pixkat aldatzen da; Goierri aldea're bai. Badie, hitz batzuk baittue, nere amak bazittun hitz batzuk hemen Andoaiñen ez zeudenak, Goierrikuak. Bazittun hitz batzuk. Oain ez zaixkit etorriko baiño.
- Ta doiñua ta zerbaiten diferentia izaten al zuen?
- Doiñua gehio aldatzen da Zumaia aldian ta hortan. Doiñua hoi. Gu gainontzekuak [serenoguak] gea, hizketa eta sendogua deula esaten det nik. Bai.
- Baiño garbiya dela esaten da?
- Garbiya, Andoaingoa euskera da garbiya, garbiya da. Ez ni andoaindarra naizelako e, baizik ni besteiri entzuten diyot hizketan ta esaten det, hoi ez da nere euskera.
- Zumaia aldekoa, adibidez?
- Zumaia aldekoak eta Irun aldekoak'e bai. Irun aldekoa, Hondarrabi-Irun aldekuak'e badittuzte bere hitz hola... Beak esaten due hitz polittak. Guk Goierri aldekuak zakarragua emen degula. Bakoitza geatzen gea gerenakin.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia