Martin Zabala Agirre
Andoain (Gipuzkoa) (1926-2015)
Biografia
Garai batean Etxeberrieta izena zuen kalean jaio zen Andoainen bertan (gaur egun Larramendi kalea den horretan). Aita gerra garaian desagertu zitzaion eta seme bakarra, amarekin eta amona batekin hazi zen. Ama bertakoa zuen eta aita Adunakoa. Berak La Salle ikastetxean ikasi zuen eta gero Laborden. Etxeko lehen irratia berak muntatu zuen eta gero saldu ere egin zituen beste batzuk inguruko etxeetan. Handik afizioa sortu eta etxeko tresna elektronikoak saltzeko denda bat jarri zuen Kale Nagusian. Bertatik pasatu ziren Andoaingo lehen plantxa elektrikoak, lehen garbigailuak, lehorgailuak... Bere denbora librean herri-kiroletako epaile ere izan zen Martin, batez ere sega-apustuetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-027 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
AND-029 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute