Maria Dolores Arruabarrena Arruti
Andoain (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Andoaingo San Esteban auzoko Berdillegi baserrian jaio zen 11 senideko familian. Ama Amasakoa zuen eta aita Gabiriakoa. Lau neska izan ziren eta bera gazteena zen denen artean. Anaia zaharrenak lanera atera ziren adina izan zutenean, eta arrebak ere neskame joan ziren. Bera, ordea, gazteena izanda, etxeko lanetarako gelditu zen etxean. Askotan, lanengatik, eskolan piper egiten zuen, garaiko gazte askok egin behar izaten zuten modura. 12 urte zituenerako, eskola utzi behar izan zuen. 16 urterekin josten ikasten ibili zen, eta goizetan neskame-lanetan aritu zen. Andoainen bizi izan da Larraulgo bere senarrarekin ezkonduta.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AND-057 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute