Pedro Artola Arbiza
Amasa-Villabona (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Pedro Amasa auzoko baserri batean jaio zen hamar senideko familian. 1947an, 14 urte zituela, Sacem enpresako eskolan hasi zen ikasle eta langile moduan. Hasieran, doikuntzaz, kontrolaz eta muntaiaz arduratzen zen; geroago, tornu bizkorrak muntatzen aritu zen, betiere “Alemaniako erara”. 23 urte zituela, Elgoibarrera joan zen eta Aikartun hasi zen lanean, bere jakintasun eta ofizio ona eramanez. 1963an, Eguzki makina-erreminta kooperatibako sortzaileetako bat izan zen. Estatuko eta nazioarteko enpresa eta azoka garrantzitsuenetan ibili izan da teknologia handiko makinak martxan jartzeko arduradun; Ameriketan, Europan, Indian, Australian edo Zeelanda Berrian, besteak beste. Erretiratu baino lehenago, lau urtez egin zuen lan MCC taldeko Idekon, makina-erremintaren ikerketarako gune teknologikoan. Pedrok, berak esaten duen bezala, “denak egin eta denporia sobran” duenez, han eta hemen laguntzen aritzen da: alegia, Elgoibarko parrokian, Gabonetako jaiotzan eta Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoan lan teknikoetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
VIL-013 | 2012 | Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak | Ainhoa Bernabe - Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak | ||
VIL-014 | 2012 | Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak | Ainhoa Bernabe - Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute