Antonio Zubeldia Olano
Altzaga (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Altzagako Abali bailarako Abali Goena baserrian jaioa 1930ean. Aita zuen bertakoa eta ama, berriz, Gaintzako Gorostizukoa. 5 anai-arreba ziren etxean eta umetatik baserritik bizi izan da. Eskolan ez zuen zorte handirik izan: 6 urterekin Altzagan hasi eta maisuak bota egin omen zuen euria egiten zuenean bakarrik joaten zelako eskolara; handik Ordiziara bidali zuen aitak eta han ere maisua gaixotu zenez, eskola gabe gelditu zen. Gaztea zela, ama gaixotu zitzaion eta baserriko lanetara bueltatu beharra suertatu zitzaion. Altzagako lehenengo gari-jotzeko makina Antoniok eta beste etxebizitzakoak izan zuten. Altzagako bidea egiten eta basoan lanetan aritua da besteak beste. Soldadutza Donostian egin zuen eta Francori guardiak egiten jarduna da. 32 urterekin ezkondu eta 5 seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALG-002 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute