Zarautz hizketan

2007ko aza. 12a, 13:36

Joan zen ostegunean, azaroaren 8an, aurkeztu zen Zarauzko Antoniano aretoan Zarautz hizketan proiektua: liburua, dvd-a eta interneteko datu-basea: www.hizketan.org

Zarauzko udalak, "Zarautz Hizketan" proiektua jarri zuen martxan 2004. urtean. Proiektu horren helburua zen, zarauztar aitona-amonei elkarrizketak eginez herriko euskara eta garai bateko bizimodua jasotzea. Beka bati esker bost laguneko lantaldea aritu da lanean: Asier Sarasua, Aintzane AgirrebeƱa, Belen Maiz, Miren Zabaleta, eta Fernando Muniozguren.

Epe honetan 50 lagun inguru elkarrizketatu dira, bideoz, 60 eta 95 urte artekoak. Grabazio guztiak digitalizatu egin dira, minutuz minutu laburtu, gaiaren arabera antolatu eta pasarte interesgarrienak transkribatu. Gainera, 1987. urtean egindako 20 grabazio zahar ere berreskuratu dira.

Lanaren emaitza

Jasotako informazioa datu-base batean kargatu eta antolatu da. Guztira:

  • 100 grabazio-ordu (80 hizlari)
  • 1500 bideo-pasarte, bakoitza bere izenburu eta fitxa teknikoarekin

Lan horren emaitza izan da joan zen astean aurkeztu zen "Zarautz Hizketan" liburua eta DVDa (Zarauzko udala, 2007). Liburua PDF formatuan kontsulta daiteke Hizketan.org webgunean.

Horrekin batera, bildutako informazioa Interneten jarri da, Badihardugu euskara elkartearen laguntzari esker: hizlarien datuak, kodifikazioak, gaiak eta transkripzioak... eta pasarte batzuk ikusteko aukera ere badago.

Prentsa-jarraipena

Proiektu honek oihartzuna izan du prentsan:

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia