Radio Euskadin erreportaia

2008ko eka. 2a, 18:06

Radio Euskadik 25 betetzen dituela eta, azken asteotan erreportaia bereziak egin dituzte hainbat gai landuz. Interneti eta euskarari buruzko erreportaia ere egin dute, eta Ahotsak.com izan da harietako bat.

Euskadi Irratiko Emma Perez erreportariak egin du azken lan hau eta euskarazko Internet izan dute hizpide ondorengoek: Argiako Eli Pombok, Gorka Juliok, EuskalTubeko Haritz Rodriguezek eta Ahotsak.com-eko Asier Sarasuak.

Zer egoeratan dago euskara Interneten? Zer etorkizun ikusten diogu? Zer premia ditugu? Nola gaude beste hizkuntza batzuekin alderatuta?

Asier Sarasuak eman du bere iritzia Ahotsak.com ataria eta ahozko ondarea mintzagai hartuta.

Erreportaia entzuteko, Radio Euskadiren webgunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia