Lagundu Ahotsak.eus-i Iparraldeko ahots gehiago sareratzen

2023ko ira. 19a, 13:31

Euskal Herriko ahozko ondarea jaso eta zabaltzea da Ahotsak proiektuaren helburua. Euskal Herri osoko hainbat lekukotasun batu eta sareratu ditugu dagoeneko, baina lanean jarraitu nahi dugu. Ipar Euskal Herriko euskararen doinuak bildu eta sareratu asmoz, GARA-GIRA proiektua aurkeztu dugu Gipuzkoa64  dirulaguntzetara, Amikuzeko Zabalik elkartearekin batera. Lehenengo fasea gainditu dugun arren, orain zure laguntza behar dugu! Sartu eta bozkatu!

Guk aurkeztutako proiektua, GARA GIRA, Gipuzkoa64 egitasmoan hautatua izan da! Orain herritarren esku dago dirulaguntza lortuko duten proiektuak aukeratzea.

Non eta nola bozkatu?

  • Zoaz webgune honetara
  • Aukeratu zure bizitoki den lurraldea (Gipuzkoa edo Iparraldea) eta eman izena (datu gutxi batzuk eskatuko dizkizu)
  • Aurkitu GARA GIRA proiektua eta bozkatu, beste 2 proiekturekin batera.

Euskarak berezko ditu kolore eta doinu aniztasuna, eskualde bakoitzeko ezaugarri eta mintzairak. Euskal
Herriko Ahotsak proiektuak 20 urte daramatza adineko euskaldunak grabatzen eta euren hizkera zein
ahozko ondarea online sareratzen, herritar guztientzat eskuragarri jarriz. Ahalegina egin arren, beste
alderdi askotan bezala, kasu honetan ere desoreka sortu da Hego/Ipar Euskal Herriaren artean (beti bezala,
lehenengoaren alde) eta mugaz gaindiko deialdi hau profitatu nahi dugu egoera irauli eta Ipar-Hegoak
lotzeko. Badihardugu (Guipuzkoa) eta Zabalik (Nafarroa Beherea) elkarteen lankidetzari esker, zubi-lan hori
eginen dugu. Testigantzak jaso, etiketatu eta transkribatu eginen dira. Helburua da, elkarlana eta ezagutza
partekatzea, sinergiak lortzea, eta, horri esker, Ipar Euskal Herriko mintzairen bideo-pasarteak online jarri
eta Euskal Herri osoko Ahozko Corpus Digitalerako ekarpenak egitea.

Ikusi, adibide gisa, gai arras ezberdinak jorratzen dituzten bideo-pasarte hauek:

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia