Kanten Kantoia, euskal kanten webgunea

2014ko abe. 15a, 11:30

Euskal Herri osoko kantak biltzen dituen webgunea prestatu dugu: Kanten Kantoia. Ahotsak.eus proiekturako batutako altxorra Interneteko erabiltzaile guztien eskura dago jada.

Euskal Herriko kanta tradizionalak. Ahoz aho transmititu direnak, belaunaldiz belaunaldi. Lehen etxeko sukaldean eta orain baita Internet bidez ere, Kanten Kantoia webguneari esker. Ahotsak.eus proiekturako jasotako kantak batu ditugu atari honetan: ume kantak, bestelako abestiak eta bertsoak. Erabiltzaile guztien eskura jarri ditugu. Ikasteko, kantatzeko, partekatzeko. 

Kantuzaletasuna eta kantagintzako tradizioa ezagunak dira Euskal Herrian. Badihardugu Euskara Elkartean 11 urte daramatzagu adineko pertsonak elkarrizketatzen, eta elkarrizketatuetako asko jarri izan ditugu kantuan. Antzinako kantak ez ezik, bertsoak, koplak eta kanta berriak ere jaso ditugu. Ondare hori oso garrantzitsua da, eta herritar guztien esku egon beharko lukeela iruditzen zitzaigun, bilatzeko modu erraz eta erabilgarrian jarrita. Horixe da webgune honen helburua.

Webguneko kantak lau ataletan banatuta daude. Abestiak daude batetik, kantatuak edo errezitatuak, eta bestetik kantei buruzko azalpenak. Kanten testuingurua, alegia. Abestietan hiru multzo egin ditugu: ume kantakbertsoak eta bestelako kantak. "Ume kantak" atalean haur txikiei kantatzen zaizkienak aurkituko ditugu, sehaska kantak besteak beste, eta baita haur txikiek ikasteko moduko kantak eta kantu-jolasak ere. "Bertsoak" atalean koplak eta bertsoak datoz. Eta "Bestelako kantak" atalean, berriz, gainerako guztiak: kanta tradizionalak, Gabonetakoak, erlijiosoak, kanta modernoak... Hona hemen adibide txiki batzuk:

 

Iruzkinak

Erabiltzailearen aurpegia Leire Narbaiza | 2015-03-22

Zein ideia ona den! Benetan behar zen sarean kantuen grabazioak denon eskura eta hain modu errazean jartzea. Lan bikaina! Zorionak eta mila esker!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia