Irrati tailerra Donostian, adinekoen testigantzetan oinarrituta
2015ko aza. 3a, 10:29
12-15 urte bitarteko gaztetxoek irratigintzan jarduteko eta irudimena lantzeko aukera izango dute, Donostiako Casares Irratian, azaroko hiru asteburutan. Donostiako adinekoen testigantzak izango dira tailerraren oinarria.
Irrati tailerra, gaztetxoentzat. Irratiaren sekretuak ezagutzeko. Grabazioak egiteko eta ahotsarekin jolasteko. Adinekoen testigantzak abiapuntu moduan hartuta. Donostian, Casares irratian. Azaroko hiru asteburutan. Debalde. Animatzen?
Madrilgo La Sonidera elkarteko kideek emango dute tailerra, Rekording proiektuaren barruan. Proiektu hori Donostia2016k bultzatu du, eta Ahotsak.eus ere parte hartzen ari da. Izan ere, Rekording proiektuak audioa dauka oinarri moduan: lekuekin lotutako testigantzak, hain zuzen. Eta gure lana Donostian egindako elkarrizketak aztertu eta hiriko lekuekin lotutako istorio interesgarrienak aukeratzea izan da. Guztira 65 testigantza aukeratu ditugu, Donostiako 65 lekurekin lotutakoak. Testigantza horietako batzuk erabiliko dituzte Casares irratiko tailerrean, gaztetxoek lanketak egin ditzaten. Rekording proiektuan beste lanketa artistiko batzuk ere egingo dituzte, guk jasotako testigantzak berrinterpretatzeko, eta azken emaitza audiogida bat izango da, Donostiako hainbat txokotan zehar erabiltzeko modukoa.
Hauxek dira tailerren egunak eta ordutegiak: azaroak 13-14, 20-21 eta 27-28; ostiraletan 17:30-20:00 eta larunbatetan 10:30-13:00. Hona hemen Donostia2016koek egindako deialdia. Izena emateko eta informazio gehiagorako: rekording@dss2016.eu
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.