Emaiguzu botua Buber sarietarako

2010ko aza. 19a, 15:20

Urtero bezala, aurten ere hementxe dira Buber sariak. Euskal webgunerik onenak aukeratuko dira eta horien artean egon nahi dugu. Lagunduko diguzu?

Buber Sarien 8. edizioa 2010eko abenduaren 2an egingo da, Internet&Euskadi Elkarteak antolatuta. Euskal webgunerik onenak aukeratuko dira eta dagoeneko zabalik dago botua emateko aukera.

Emaiguzu zuk ere botua!

Urrian ireki zen hautagaiak aurkezteko epea, eta hortxe sartu zen www.ahotsak.com webgune hau.

Bigarren fase honetan, berriz, finalistak aukeratu behar dira. Azken egunetan gaude. Azaroaren 21a arte (igandea) daukazu zure botuak emateko eta Ahotsak.com finalisten artean sartzeko.

Botu gehien jasotzen dituzten 5 webguneak finalean egongo dira, abenduaren 2an Bilbon egingo den ekitaldian.

Lagundiguzu Ahotsak.com finalisten artean sartzen. Ahotsak.com gustatzen bazaizu, eman botua gure alde. Ez dizugu ezer ordainduko, baina bihotzez eskertuko dizugu.

Erraz-erraza da (2 minutu besterik ez):

  • joan Buber sarien orrialdera
  • eman izena
  • hautagaien artean aukeratu eta eman botua 9 kategorietan (bueno, guri 4. kategoria interesatzen zaigu, hantxe baitago Ahotsak.com).

Eskerrik asko!

Kategoriak

Sariketan 9 kategoria daude

  1. Blog korporatiborik onena.
  2. Blog edo orrialde pertsonal onena.
  3. Software librea ondoen sustatzen duen weba.
  4. Euskara ondoen sustatzen duen weba.
  5. Web orririk erabilgarriena eta erabilerrazena.
  6. Merkataritza elektronikoko web orririk onena.
  7. Hiritarrentzako zerbitzuen web orririk onena.
  8. Web berrikuntzari saria.
  9. Internet&Euskadi Elkartearen Ohorezko Saria.

Gure webgunea 4. kategorian dago, Euskara ondoen sustatzen duen weben artean.

Eskerrik asko!!!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia