Andres Agirianok (Eskoriatza) 103 urte bete ditu

2009ko aza. 30a, 18:20

Gaur bete ditu urteak Andres Agirianok, Ahotsak.com proiektu honetan ditugun lekukotasunen artean, nagusienak. 103 urte bete ditu Andresek. Oraindik ere sasoian dago. Zorionak, Andres!

Ahotsak.com proiekturako egin eta jaso ditugun elkarrizketa guztien artean badira Andres baino lehenago jaiotakuak. Besteak beste, XIX. gizaldian jaiotako hogei bat lekuko. Esate baterako, Joxe Lizarralde antzuolarra (1885ean jaiotakoa), Anizeta Agirre bergararra (1888) edo Plazida Intxausti beasaindarra (1896). Dena dela, oraindik bizi direnen artean, Andres bera da nagusiena, gaur bertan bete baititu 103 urte.

Andres Agiriano 1906. urtean jaio zen Eskoriatzako Bolibar elizateko Karoi baserrian, San Andres egunez. Aita, auzo bereko Otsaibe baserrikoa zuen eta ama, Karoi baserrikoa. Baserrian lan egiteaz gainera, egur-tratuan ere ibilitakoa da.

2002. urtean, 96 urte zituenean, elkarrizketa luzea egin zion Ainhoa Segurak Leintz aldeko hizkera jasotzeko beka baten barruan. Pasarte batzuk entzuteko aukera ere badaukagu bere fitxan.

Zorionak Andres!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia