Ahotsak proiektuaren aurkezpena 4 herritan

2008ko eka. 10a, 09:26

Ekainean zehar lau herritako ahozko ondarea aurkeztuko da herritarren artean: Soraluzen, Elgoibarren, Bergaran eta Oiartzunen.

Datozen egunotan beste lau herritan aurkeztuko da Ahotsak.com ataria eta herri horretako ahozko ondarea.

Bihar bertan, ekainaren 11an, Soraluzeko ahozko ondarea biltzeko proiektua aurkeztuko da. Bertan izango dira, besteak beste, Egoitz Unamuno eta Aintzane AgirrebeƱa, proiektua gidatu duten lagunak.

Ekainaren 17an elgoibartarren txanda izango da. Elgoibarren hainbat grabazio egin izan dira azken 10 urteetan, bai "Elgoibartarren esanetan" proiekturako eta bai "Elgoibarko euskara" libururako. Ahotsak.com/elgoibar helbidean bildu dira horiek guztiak.

Bukatzeko, hilaren 20an Oiartzungo aurkezpena egingo da, Oiartzuarren baitan izenekoa, eta hilaren 27an Bergarako ahozko ondarea.

Azken horiek oraindik ere ez daude erabat ikusgai, azken ikutuak ematen dihardutelako arduradunek, baina datorren asterako ikusgai egongo dira Oiartzunen eta Bergaran jasotako lekukotasunak.

Bergaran 2002an hasi ziren euren ahozko artxiboa antolatzen, udaletxeak eta Badihardugu elkarteak izenpetutako lankidetza hitzarmen bati esker. Ordura arte eginda zeuden 120 grabazio inguru berreskuratu dira (besteak beste, Juan Martin Elexpuruk eta Jaione Isazelaiak egindakoak), eta beste horrenbeste berri egin dira bideoz.

Oiartzunen, bestalde, Oiartzungo Ttur-ttur euskaltzaleen bilgunea aritu da proiektua gidatzen azken 2 urteotan. Epe honetan lan izugarria egin dute, ia-ia 100 elkarrizketa egin dituzte (40 laguni) eta 500 bideo pasarte jarri dituzte online.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia