1000. hizlarira heldu gara

2008ko api. 23a, 00:00

Denon lanari esker, Ahotsak.com atari honetan 1000. hizlariaren datuak eta ahotsa gehitu ditugu. Luziano Juaristi azkoitiarra izan da zenbaki borobil horretara iritsi den lekukoa.

Atari hau egunero-egunero ari da eguneratzen eta denon lanari esker 1000. hiztunaren informazioa jaso dugu. Aste honetan bertan egin zaio elkarrizketa Luxiano Juaristi "Atanillo" pilotariari.

Azkoitian jaio zen 1932. urtean. Hainbat lekutan egin du lan (alpargatak egiten, Soraluzen kainoi fabrika batean, Azkoitiko "Epelde y Larrañaga"n), baina pilotari izateagatik da ezagunagoa. Bere pilota garaian Garzia Ariño, Barberito, Soroa eta Retegirekin ibili zen.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia