Aiherra (Nafarroa Beherea)

Euskara gertutasun zeinu

Euskara gertutasun zeinu <p>Samuelek nahi luke euskaraz gehiago egin lanean. Kontuegilea da bera, eta argi du bezeroekiko harremena gertuagokoa dela, euskaraz denetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIH-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Samuelek nahi luke euskaraz gehiago egin lanean. Kontuegilea da bera, eta argi du bezeroekiko harremena gertuagokoa dela, euskaraz denetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zaila...
- S: Zaila zen ta... lana bera eskuara ez da bate bariatua. Nik... antzatzen naiz, bazen ta ere, kontable niz, beraz ditut bezero... klientak asko, anitz, eta horietan badut bat baino eskualduna. Eta berarekin, aldi guziz deitzen dutalaik hitzordua edo berarekin eskuaraz. Zeren ta badaki ere, ta... usaia hartu dut berarekin itea eskuaraz. Mais beste guziak, eta ari naiz... dira Angelu, Miarritze, Baiona... ez dira, ne ustez ez dakite ere eskuaraz, eta beti antzatzen naiz beharbada hitz bat usatzea eskuaraz mais...
- Eta zuk nahiko zenuke errealitate hori aldatzea?
- Bai. Bai, zeren eta nik gainera ofizio hori biziki gustuko dut eta nere ustez eskuarak ekartzen ahal du ofizio hortan, zeren eta eskuarak beste harreman bat ekartzen du jendeari. Ne ustez konfientxa bat da kontua gehienbat, eta ne ustez eskuara sartzian konfiantxa gehiago hartzen dugu zeren eta sentitzen dugu hizkuntza bera dugula eta eskualdunak girela. Frantsesak ez din... frantsesa da... denek baliatzen dute frantsesa, ez du holako... Beraz hori nahi nuke, bai. Esan liteke bainan ez ditut nik ene klientak hautatzen. Hartzen ditut ukaiten dituztanak.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia