Antonio Eizmendi Iruretagoiena

Aia (Gipuzkoa) (1931-2013)

Biografia

Aiako Iruretaegia auzoko Pilasoro baserrian jaio zen lau senideren artean hirugarren, bere ondorengo senidea meningitisak jota hil baitzen ere oso txikia zela. Gurasoak Aiakoak zituen eta baserriko bizimodua ezagutu zuen Antoniok txikitatik. Gerraostean, errotara ezkutuan joan behar zeneko garaiak bizi zituen, baina etxean ez zuten goserik pasa, baserriko jeneroari esker. 27 urte zituela, pentsu-biltegian hasi zen lanean Aiako plazan eta okindegian ere laguntzen aritzen zen, loari orduak lapurtuz. Makina bat bider joan zen goizean goiz Errenteriako Fanderiara pentsu bila, furgoneta hartuta. Ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
AIA-009 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Pentsu-biltegiko negozioa pixkanaka goraka Bideoaren ikonoa
2 Pentsua nondik lortzen zuten Bideoaren ikonoa
3 Pentsuz betetako zakuak Bideoaren ikonoa
4 Aiatik Errenteriara goizean goiz eta txukun Bideoaren ikonoa
5 Lehengo bizimoduaren abantailak Bideoaren ikonoa
6 Beti laguntzeko prest Bideoaren ikonoa
7 Aita eta semeak erretzaileak Bideoaren ikonoa
8 Okindegian lan egiten zueneko garaia Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia