Garai bateko Erribera kalea Txikitan beti kalean jolasean ibiltzen ziren. Aitaren lokal zaharrean Telefonicaren zentrala ipini zuten eta hor argia egoten zenez, hortxe jolasten zuten. Erribera kaleko eraikinak eta komertzioak aipatzen ditu banan-banan: Alondiga edo Oxford (gero eskola profesionala bihurtu zen), Foto Gar, Txikito Artadi (gaur egun Inpernupe), aitaren bizartegia, telefono zentralita. Beste aldean, "Patxineko etxea" (gaur egun Pulpo elkartea), Estalapea, Justa taberna (orduan El Ciervo), Galdona burdindegia, ikatz almazenak, luistarren eraikina, Cantábrico, Etxabe IV, okindegia.

Garai bateko Erribera kalea
Mertxe Irureta Mujika
- ahotsak.eus