1960an itsasoak 6 mutil irentsi zituenJexuxen bi lagun, Tomas Mendizabal eta Manolito Urbieta, eskola profesionalera joan ziren. 1960ko azaroaren 15ean ezbehar handia gertatu zen Zumaian. Olatuek 7 mutil eraman zituzten paol aldean, bakarra atera ahal izan zuten bizirik, Rudi Holke arraunlariak erreskatatuta. Gogoan du nola eskolan batu zituzten gero, zein falta zen jakiteko. Tomas eta Manolito "itsasoak tragatu zituen". Egun horretako xehetasunak ematen ditu Jexuxek.