Geologia erabakigarria zementugintzaren sorreranIraetan ola garrantzitsu bat zegoen, Granadako kondearena. Han egiten ziren, adibidez, merkurioa Ameriketara garraiatzeko burdinazko edukiontziak. Ingeles batzuk etorri ziren 1835 inguruan hor lan egitera eta haiek ikusi zuten inguru hau zementua egiteko geologikoki oso egokia zela. Batetik, "tuparria" esaten zitzaion kareharri berezia zegoen; bestetik, hori erretzeko lignitoa (ikatza) ere topatu zuten.