"Zumaia zementua"-ren garrantzia Zumaiako zementu naturala edo "hiraulika" oso ona zen kostako obretarako, azkar gogortzen zelako. Madrileko Isabel II kanala egiteko Zumaiako zementua erabili zen. "Cemento Zumaya" izena hartu zuen eta famatua egin zen. 1860 aldera Arroan egin zen ordura arte egondako fabrika modernoena. Eusebio Gurrutxagak ipini zuen.

"Zumaia zementua"-ren garrantzia
Pello Etxabe Etxabe
- ahotsak.eus