Oikiako historia: Mantzisidortarren familiaOikiako Mantzisidortarren historia. Maiorazkoaren bidez beraien ondarea babestu eta handitu zuten belaunaldiz belaunaldi. Emakume hauetako bat Debako Lasaldetar batekin ezkondu zen eta Mantzisidor etxea bi zatitan banatu zen gero. Beste emakume bat Azpeitiko Zuazolatar batekin ezkondu zen eta 8 seme-alaba izan zituzten. Guztiak hil ziren, baita gizona ere, eta emakumea bakarrik gelditu zen. Testamentuan bere ondare guztia Loiolako jesuitei utzi zien. Handik 75 urte ingurura, Espainiako Carlos III erregeak jesuitak Espainiatik kanporatu zituenean, Estatua egin zen ondasun haien jabe. Gero saldu egin zituzten eta Zestoako Balzolatar batek erosi zituen gehienak.