Patxita Etxezarreta kalea Patxita Etxezarreta kalean bizi ziren. Herrigunetik aparte geratzen zen garai hartan. Industriagune garrantzitsua zen: bertan zeuden Yereguitarren tailerrak, Otto Holke lantegia... Hotel Uranga ere han zegoen. Guardia Zibilen kuartela ere bazen. Errepide nagusia pasatzen zen bertatik orduan ere eta trafiko asko egoten zen. Ibaia gertu zeukaten eta udan bertan bainatzen ziren. Trena ere pasatzen zen; "beheko estazioa" esaten zioten portuan kokatzen zen geltokiari (gaur egun eraikina oraindik bertan dago).

Patxita Etxezarreta kalea
Pello Etxabe Etxabe
- ahotsak.eus