Goikon marinelen giro handia<p>Zumaiako jende asko joaten zen arrantzara Getariako barkuetan, baita Oriokoetan ere. Arrantzatik bueltan marinelei arraina banatzen zieten eta Goikora eramaten zuten prestatzeko. Antxoa izaten zen askotan, atuna noizean behin. Arrantzaleekin harreman handia izan zuten Goikon.</p>