San Pedro Akondia ermita, mezak emateko baimendua <p>Ez dago ohiturarik San Pedro Akondiako ermitan eskaintzarik egiteko, baina bizilagun batek urtero kandela bat eramaten du, aldarean jartzeko. Argimutila, mahai-zapia, txilina eta atrila baserrian gordetzen dira. Aldarean zulo bat dago eta barruan dokumentu(ren) bat, ermitan mezak ematen direla baimentzen duena</p>

San Pedro Akondia ermita, mezak emateko baimendua
Mari Jose Elizalde Azkue
- ahotsak.eus