San Pedro ermita, gerran fronteko trintxera <p>San Pedro ermita XVI. mendekoa da eta XIX. mendean konpondu zeneko idatzi bat dago horman. Gerra garaian, teilatua jausi egin zen eta paretak geratu ziren zutik. Ermita trintxera bezala erabili zen, frontea bertan zegoelako. Horman zuloak ikus daitezke. Noizean behin balak azaltzen dira baratzean eta baita bonbak ere. Ertzaintza joaten da bonbak leherraraztera.</p>