Olagarroak garbitu eta lehortzeko prozesuaOlagarroak ekartzen direnean, balde batean jartzen dira. Biharamunean ura aldatu eta, eskuekin igurtziz, ondo garbitu, lika kentzeko. Hurrengo egunean berdin. Eguraldiaren arabera, lehortzen jartzen da kanpoan. Puntua harrapatu behar zaio, larregi gorritzen bada, mamia erortzen zaio eta. Euliak ere zaindu behar izaten dira, azala egiten zaion bitartean.