Senarra gudari eraman zuten hamabost urterekin Senarra gurasoekin Bilbora joan behar izan zen ihesi, gerra garaian. Hamabost urterekin gudari moduan mendira eraman zuten borrokara. Kartzelan sartu zuten eta hamahiru hilabete pasa zituen han. Bere bizitzako zazpi urterik onenak galdu zituela esaten omen zuen: batean frontean, bestean kartzelan edo soldadutzan. Ofiziorik ikasteko betarik ez zuen izan eta gero lanik topatu ezin.

Senarra gudari eraman zuten hamabost urterekin
Adora Osa Arrizabalaga
- ahotsak.eus