Etxean egindako sagardo kopurua "txaperuari" aitortu beharEtxean zenbat gari edo baba hartzen zen apuntatu egin behar izaten zen eta udaletxeari adierazi. Etxean zenbat sagardo egiten zen ere aitortu egin behar izaten zen, eta "txaperua" ibiltzen zen etxez etxe zaintzen, gainera. Euren inguruko batek sagardo kupela ezkutatu zuen, baina bilobak egia aitortu zion "txaperuari". "Hau dek hau! Aingeruak beti egidxa!".