Gari-jotzea: lehenengo "txanketian"; gero "matxakarekin" Garia azaroan ereiten zen. "Txikidxa banintzan, haundidxa banintzan, maiatzean burutan nintzan" esaera. Makinarik ez zen garaian, "txanketian" jotzen zen garia. Geroago lokal bat jarri zuten herrian garia jotzeko "matxakarekin", garia jotzeko makinarekin. Hainbesteko bat ordaindu behar izaten zen. Gero ugaritzen joan ziren makinak eta etxeetan egiten zen gari-jotzea, elkarri lagunduta. Gari-jotzea amaitutakoan, motorrarentzat erabiltzen zen urarekin garbitzen ziren eta gero denak afaltzera.

Gari-jotzea: lehenengo "txanketian"; gero "matxakarekin"
Angel Osa Arrizabalaga
, Xanti Osa Arrizabalaga - ahotsak.eus