Lanetik irtendakoan sagardotegira bazkaltzera Lanetik irtendakoan ohitura izaten zen sagardotegira joatea bazkaltzera, sardina zaharrak hartuta. Angelek kontatzen du beraiek ere ohitura horixe zutela gerra ondorenean. Lau lagun joaten ziren eta txandaka ordaintzen zuten. Astelehenetik larunbatera egunean bederatzi ordu lan egin eta 12,50 pezeta kobratzen zituen.