Santa eskeko ibilbidea<p>Lana zela-eta, Santa Ageda bezperan irteterik ez bazuten, bi egun lehenago edo beranduago irteten ziren kantuan. Urte askoan mantendu dute ohitura. Egun Askizutik hasi eta Getaria inguruko baserrietan goiza pasa ondoren, bazkalostean Zumaiako baserrietara joaten dira, Zumaiako kaleetan amaitzen delarik ibilbidea, taberna eta elkarteetan kantuan.</p>