Zumaiako eskolak<p>Txikitan "Tintuxeneko" eskolara joaten ziren. Maria eta Jose, eskola nazionalak deiturikoak eta maristak ere baziren. Azken hauek gaur egun Ubillos dagoen lekuan zeuden, eta ez ziren gerraosteko erregimenaren gustukoak. Maristak bidali eta urtebete ondoren, mertzedarioak ekarri zituzten. Gurasoen aginduz mertzedarioetatik alde egin eta eskola nazionaletara joan zen, eta graduatua lortzearekin batera, lanean hasi zen, 14 urterekin.</p>