'Canarias' ontziarekin topo egin zutenekoa<p>Martxoaren 4an, <em>Galdames</em> Baionatik irten zen. Bat-batean, <em>Canarias</em> gerrako itsasontzia jarri zitzaien parean. Beste itsasontzi aleman bat zuen atzean, armaz kargatuta, Pasaian utzi eta Bilbon ofentsiba emateko. Baina <em>Bilbao Bou </em>ontziko komandanteak Bermeora eramatea lortu zuen. Beraiek Bilbora joan ziren.</p>