Arrain-saltzaileak kalerik kale
Herriko arrain-saltzaileak izendatzen ditu. Arrain otarrakada buru gainean hartu eta kalean ibiltzen ziren diarka arraina saltzen. Bakoitzak bere ingurua izaten zuen arraina saltzeko. Bera amarekin ibiltzen zen Mari kalean. Bakoitzak bere arraina saltzen zuen. Arrain asko harrapatzen zenean Donostiara joaten ziren trenez Bretxara saltzera.
Arrain-saltzaileak kalerik kale
2009-03-05
Arritokieta Manterola Gomez
- ahotsak.eus