Despeska nola egiten zuten; antxoaren kontserba Bi osaba ibiltzen ziren arrantzan motor txikiekin. Familiakoengana joaten ziren despeskara, baina baita besteengana ere. Egunean ordaintzen zieten egindako lanarengatik. Lana erreza izaten zen, baina martxo inguruan hasten zen eta goizean hotz egiten zuen. Despeska nola egiten zuten; arrainak nola libratzen zituzten saretik. Arraina tinetan jartzen zuten gatzarekin. Handik atera eta burua kentzen zieten. Gero bere garaian "fileteak" egiten zituzten. Kontserba-lana asko etxean egiten zuten. Urte guztirako antxoa izaten zuten.

Despeska nola egiten zuten; antxoaren kontserba
Arritokieta Manterola Gomez
- ahotsak.eus