Erriberako sailen inguruko azalpenak; antxoa ongarritzatEtxe gainekaldean baratze txiki bat zuten eta Basusta inguruan zituzten sail gehiago. Baba, patata, erremolatxa, arbia... izaten zuten. Garia ere ereiten zen. Lur ona zegoen erriberan, umedade handia zegoelako. Luakiak urez goraino estalita ezagutu ditu. Ura igotzen zenean dena urpean geratzen zen eta gero denbora behar izaten zen errekuperatzen. Saltzen ez zen antxoa ongarritzat soroan botatzeko erosten zuten. Jatekoarekin ez zuten arazorik izaten, baratzean etxerako lain hartzen zuten eta, arazoa olioarekin, azukrearekin eta arroparekin izaten zuten.