Arrantzarako tresnak: traimailua, sarea, eskuko aparejoa Sarearekin ibili da, baina gutxi. Sarearekin gobia, barbarina, durdua, zentolloa hartu izan ditu. Sareak lan handia zuen; oldia (alga) pegatzen zitzaion itsaso biziarekin eta nahikoa lan zuten hori kentzen; aparejoarekin lan gutxiago. Sarearekin ibiltzen ziren asko zeuden. Paneka hartzeko eskuko aparejua erabiltzen zen, sardina edo antxoarekin. Hiru amuko aparejuak izaten ziren panekak arrantzatzeko. Paneka ondo saltzen omen zen, baina baita gainerako arrain guztiak ere. Arrain klase asko harrapatzen zen lehen.

Arrantzarako tresnak: traimailua, sarea, eskuko aparejoa
Akelino Osa Elosua
- ahotsak.eus