Harraldeko arrantzan harrapatzen zirenak: ostarrenak, txuaskilak, olagarroa...Ostarrena (erizo marino) ere gutxi jaten zen, nahiz eta asko harrapatu. Berak probatu izan du. Asturiar eta galiziarrek hartzen zuten asko ostarrena. Txuaskilaren inguruko azalpenak; hortzaka eginez gero, txarra da. Harraldeko arrantzan harrapatzen zirenak: olagarroa, aingira bustua... Euren gurasoen garaian aingira ere marketan harrapatzen zen harraldean... Harraldeko arrantza bai egunez eta bai gauez egiten zen. Egunez olagarrotan, txuaskilatan edo maulixotan egiten zen, adibidez. Lehen asko zegoen, baina gerora galdu egin ziren. Zenbaitek palankarekin amarren eta olagarroen ezkutalekua apurtu eta horregatik galdu direla uste du. Gabarrantzan itsas kabrak, olagarroren bat... harrapatzen ziren.