Sagarrak eta errazionamentuko boniatoak okindegira eramaten ziren erretzeraSagardoa ere edaten zen, baina gehienbat txotxeko sagardoa, sagardo gozoa, "muztioa" esaten zitzaiona. Parrokiatik behera egiten zen sagardoa. Udazken-negu aldean izaten zen hori eta garai horretan sagar-erreak jateko ohitura zegoen. Sagarrak okindegira eramaten ziren erretzeko. Errazionamenduan ematen ziren boniatoak ere halaxe erretzen zituzten. Errazionamendua 50era arte egon zen.