Angulen inguruko azalpenak <p>Angulen inguruko azalpenak. Angulak itsasoan bola handi bat eginda ibiltzen omen dira, eta ur geza somatzen dutenean desegiten omen da bola. Korrontearen kontrako norabidean joaten dira beti angulak elkarri lotuta sokak eginez. Euren etxe inguruko presan, esaterako, soka egin eta goraka joaten ziren eta gora iristean askatu. Gainera, atzeraka joaten omen dira.</p>

Angulen inguruko azalpenak
Bartolo Etxabe Oliden
- ahotsak.eus