Angula asko zen errekan; bahearekin harrapatzen ziren Inguruetan anguletan egiten zen. Berak ere egin izan du, baina ez asko gauez edo goizaldera egin behar izaten zen eta. Erreka garbia zen eta angula ugari harrapatzen ziren. Bazterretik harrapatzen ziren gehienetan angulak bahearekin, baina zenbaitzuk txanaletan ere ibiltzen ziren. Gerora motordun ontzitxoak ere hasi ziren. Hasieretan norberarentzat izaten ziren harrapatutako angulak, baina gerora Aginagan "anguletxe" bat jarri zuten eta hara eramaten zituen jendeak diru-truke.

Angula asko zen errekan; bahearekin harrapatzen ziren
Bartolo Etxabe Oliden
- ahotsak.eus