Gidatzeko baimenik gabe mutikotan hasi zen "taxista" lanean <p>Aita ganadua ferietara eramaten ibiltzen zen kamioiarekin eta bera harekin batera hasi zen kotxe zahar bat hartuta jendea eramaten. Soldadu joan aurretik ere ibiltzen zen, nahiz eta gidatzeko baimenik ez izan. Lehenbiziko kotxea Donostiatik ekarritako Citroen zahar bat izan zen. Etxean karro antzeko bat egin eta hari eransten zioten erremolke gisara. Orduan errepideak zaintzen zituztenak motoetan ibiltzen ziren. Haiei eskupekoa emanez gero, ez zuten isunik jartzen.</p>

Gidatzeko baimenik gabe mutikotan hasi zen "taxista" lanean
Bartolo Etxabe Oliden
- ahotsak.eus