Hegaztiak gutxitu dira inguruetan: istingorrak, hegaberak, kulixkak...Euren ezagun batek ur-oiloak harrapatzen zituen. Txakur ona zuen, bera ere ona eta asko botatzen zituen. Ehiza asko zegoen lehen (zozoak, istingorrak...), baina asko galdu da. Ahate basatiak ere ugari izaten ziren. Neguan elurra eta izotza egiten zuenean ehiza ugari izaten zen. Gari-ondoetan zizareak ibiltzen ziren eta hara hurbiltzen ziren hegaberak. Lehen ilunpetan hegazti ugari hurbiltzen ziren, baina gaur egun argiekin denak uxatu dira. Kulixkak ere izaten ziren.