Bahearekin anguletan errekan Berak ez du izan angulatarako zaletasunik, baina Oikian jende asko ibiltzen zen. Garai batean gauez farolez beteta ikusten zen erreka. Ur-ertzetik harrapatzen ziren eta baita erditik ere, txanaletan, bahe handiekin. Azarotik martxo ingurura izaten da angula garaia. Gero belarriak ateratzen zaizkio eta angila egiten hasten da. Ilargi betea eta ilargi berria izaten dira egokiak eta marea goraka datorrela.

Bahearekin anguletan errekan
Manuel Ugarte Lopetegi
- ahotsak.eus