Oilasko-biltzea eta gaueko festa San Agustin egunean<p>San Bartolome eguna ospatzen da Oikian. San Agustin eguna San Bartolome txiki balitz bezala ospatzen zen eta herriko gazteentzat egunik onena izaten zen. Goizean oilasko-biltzea egiten zen. Iluntzean erromeria egiten zen eta horrekin batera asto gainean begiak tapatuta jarri eta igitaiarekin zintzilik zegoen oilaskoari lepoa moztu behar izaten zitzaion. San Bartolome bigarrenean ttunttuna eta dantzariak izaten ziren. Egunez egun batean jazbana eta beste bi egunetan soinujolea izaten ziren. Jaien ostean igandero erromeria egoten zen San Migelak arte.</p>