Bretxako azokan fruta eta berdura saltzenBretxako azokaren kanpoaldean espaloia zegoen eta hantxe jartzen ziren, arrantzaleen ondoan. Fruta eta barazkia saltzen zuten. Ez zuten postu finkorik, baina halere pagatu egin behar zuten. Garai hartan sei edo zortzi pezeta ordaintzen zituzten. Beranduago barruko azokakoak kexatu ondoren, barruan sarrarazi zituzten.