Jaio eta hil etxeanEtxean hiltzen zen jendea eta bertan gaubela egiten zuten gorpuarekin. Asko mozkortu egiten ziren, gaubeletan koƱaka eta ardoa edaten zen eta. Jaio ere etxean egiten ziren gehienak. Hamar urte zituela, anaia gazteena etxean jaio zela gogoratzen du Klaudiok, berak konfirmazioa egin zuen egun berean.