Alea ehotzera Muruako errotara<p>Garia, artoa eta babarrunak hartzen zituzten soroetan. Artoa ganaduarentzat edo etxean taloak egiteko erabiltzen zuten. Gorostiza (San Pedro) auzoan errotarik ez, eta Muruakora eramaten zuten alea ehotzera. Idiek edo behorrek tiratutako narrarekin jotzen zuten garia larrainean. Lastoa ganadu-jatekotarako erabiltzen zuten.</p>