Gerra garaian, etxetik ihesiIrailaren 20ko egunez, komunistak sartu ziren Akua auzotik behera; eta, baserritarrei konfiskatutako ganaduarekin, herrira jaitsi ziren. Matildek bi ahizpa zituen Eibarren, bat bertara ezkonduta eta bestea neskame; eta anaiak haiengana ihes egin behar izan zuen. "Hotel Estaciónekoek" gonbidatu; eta Matilde hara joan zen lagunengana, umeak hartuta, beldurrez. Gau hartan eta hurrengo egunean gertatuak kontatzen ditu.