Lotuan dantza egitea bekatu<p>Erromeria zalea zen eta toki askotara joaten zen. Lagunak auzokoak zituen. Endoia, Aittola, Madariaga, etab. ziren orduko erromeria-leku ezagunenak. Arratsaldez izaten zen erromeria eta goiz bukatu ohi zen. Luistarren kongregazioan egon zenean dantza lotua bekatutzat hartzen zuten. Erromerian txartel bat ordaindu behar izaten zuten. Zestoako ferian lau "jazzband" talde izaten ziren.</p>